XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benetan pertsona aske eta arduratsuak izateko, aski ote da gizartean indarrean dauden pentsaera, sentiera eta jokaerak inolako axolarik gabe onartzea?.

83. Kristauek, beren gain ezinbestean sumatuko duten kultur eraginaren aurrean, fedeak kritika jarreraren hazia berekin duela aurkitu behar dute.

Gehiago oraindik, kultura beharturik eta ezinbestean ezartzerik ez dagoenez gero, pertsonen uste sendoak eta jokabideak mugatzeko, kristauek galdera egin behar diete beren buruei, kulturgintzaren eginkizun kolektiboaren aurrean beren gain geratzen diren erantzukizunei buruz.

Ebanjelioaren eta kulturaren arteko etena da zalantzarik gabe, gure garaiko zoritxarra, lehengo aldietan izan izan den bezala.

Horregatik, ahalegin guztiak egin behar dira, kultura, edo hobeto esanda, kulturak eskuzabalez ebanjelizatzen; biziberrituak izan behar bait dute, berri onaren igurtziaz.

Horrek, bizitzaren kristau ikuspegia eskaintzea esan nahi du; beste hiritarren maila berean eskaini ere, aparteko legerik gabe, baina beldurrik gabe; sendo sinesturik, Jesusen mezuak baduela indar giza bizitza duintasunez jazteko eta betetasun haundiagora eramateko.